XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaldi sakrifizioak

Estrabonen arabera, sarritan hiltzen zituzten zaldiak Kantaurialdeko tribu menditarrek, beraien odola edateko. Estrabonek honela dio hitzez hitz: Menditar guztiak eratsuak dira eta ura edaten dute. Lurraren gainean egiten dute lo eta ilea luzea izaten dute, emakumeek bezala; borrokan aritzeko bekokian lotzen dute zinta batez.

Akerkia jan ohi dute eta animaliotako bat eta zaldiak sakrifikatzen dituzte Aresen ohoretan.

Espezie bakoitzeko hekatonbeak egiten dituzte, grekoen antzera, Pindarok esaten duen moduan: Ehun sakrifikatzen dituzte guztietarik. Lehiaketa gimnastiko eta militarrak egiten dituzte, baita norgehiagokako zaldi-lasterketak eta batedun lasterketak ere. Lasterketok gudari taldetxoenak edo manipulu-eraketakoak izan daitezke.

Armada Garaitezina

Historialari batzuek diote britainiar uharteetako poney arraza batzuk, Irlandako Connemarakoa batik bat, Euskal Herriko poneyetatik datozela, eta azalpena litzateke Armada Garaitezineko untziak Irlandako eta Eskoziako kostaldeetan hondoratu zirenean zaldi batzuek lehorrera heldu izan zutela, soldadu eta marinel batzuek egin zuten bezala. Jakina denez, esan horiek guztiak ez daude historikoki frogatuta.